Eraso sexisten aurrean jarraitu beharreko protokoloaren berri emango du Marea Arroxak ostegunean

Uztarria.eus 2018ko uzt. 24a, 13:59

Festetako karpan txandak egingo dituzten herritarrak saiora joatea "garrantzitsua" dela azpimarratu du festa herrikoien aldeko batzordeak. Batzarra 17:30ean izango da, Emakumeen Txokoan. 

Eraso sexisten aurrean erantzuteko protokoloa azaltzeko hitzordua jarri du Marea Arroxak. Ostegunean, hilak 26, egingo dute saioa 17:30ean hasita Emakumeen Txokoan. Eraso sexistez hausnartu, eta karpagunean halakorik gertatzekotan jarraitu beharreko pausoak azalduko dituzte bileran.

Marea Arroxak azpimarratu du "garrantzitsua" dela karpan boluntario lanetan arituko diren norbanako guztiak batzarrera joatea. Era berean, festa herrikoien batzordeak "harreman sanoak" aldarrikatu ditu, eta esan du karpagunean ez dela "inolako" erasorik onartuko.