Dozenaka lagun Munoaundiko bisita gidatuan

Uztarria.eus 2018ko uzt. 24a, 12:51

Azkoitia eta Azpeitia arteko Munoaundi Burdin Aroko herri harresitua bertatik bertara ezagutzeko bisita gidatua egin zuten larunbatean, bi herrietako udalek eta Aranzadi zientzia elkarteak deituta. Ohi bezala, dozenaka lagunek parte hartu zuten irteeran, eta han bildutakoek Antxoka Martinez Aranzadiren Historiaurreko Arkeologia Saileko kidearen eskutik izan zuten herri harresituan egiten ari diren indusketen berri. Izan ere, beste urtez, Aranzadiko kideak eta 25 boluntario inguru indusketak egiten ari dira Munoaundin, eta lan horien zuzendaria da Martinez.