Lourdesera erromesaldia egingo dute abuztuaren 8an

Uztarria.eus 2018ko uzt. 23a, 20:35

Autobusa, bazkaria eta afaria, guztira 70 euro kostatuko da, eta joan nahi dutenek izena eman dezakete dagoeneko.

Azpeitiko Magnificat otoitz taldeak Lourdesera (Okzitania) egun bateko erromesaldia antolatu du abuztuaren 8rako. Autobusa, bazkaria eta afaria, guztira 70 euro kostatuko da, eta joan nahi dutenek izena eman dezakete dagoeneko Azpeitian, Agirre opari dendan, Belaetxe dendan edo 943 81-11-97 nahiz 669 833 792 (Inaxio Mari Olarte) telefonoetara deituta. Azkoitian, berriz, Aldalur Autobusen edo Loiola Bidaiaken bulegoetan eman daiteke izena.