Apustu etxearen aurkako pankartak jarri dituzte hango hormetan

Uztarria.eus 2018ko uzt. 21a, 13:47

Azpeitian irekitzekoak diren apustu etxeak haserrea eragin du zenbait herritarren artean, eta horren erakusgarri da gaur hainbat pankarta jarri izana hango hormetan. Zuen dirutza, askoren pobrezia eta Apustu etxeak kanpora dioten sinatu gabeko pankarta batzuk daude eskegita negozioaren hormetan.

Laster dira irekitzekoak apustu etxea Balentina Agirre plazan, eta dagoeneko herriko hainbat eragilek agertu dute beraien "ezinegona" negozio berriaren aurrean. Horren harira, Elkar-ekinek elkarretaratzea deitu du hilaren 26rako, eta protestarekin bat egin dute Azpeitiko Gaztetxeak eta Ernaik ere.