Astelehenean izango da uztaileko odol ateraldia

Uztarria.eus 2018ko uzt. 20a, 14:50

Santio Eguna jaiegun izango zelakoan aldatu zuten egunez hileko azken asteazkeneko hitzordua Odol Emaileen Elkarteko kideek. Uztailaren 23an egingo dituzte odol ateraldiak anbulatorioan, 17:00etatik 21:00etara bitartean.

Hilabete honetan, besteetan ez bezala, odol ateraldia ez da hileko azken asteazkenean egingo, astelehenean baizik. Horrenbestez, uztailaren 23an izango dute odol emaileek hileko hitzordua 17:00etatik 21:00etara bitartean anbulatorioan.

Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteako kideek azaldu dutenez, Santio Eguna, hilak 25, jai eguna izango ez zela jakin aurretik itxi zuten urteko egutegia: "Santio Eguna jaiegun izango zela pentsatuta aldatu genuen data. Gerora jakin genuen asteazkena lanegun arrunta izango dela. Dena den, hasierako datari heldu diogu, eta beraz, datorren astelehenean egingo dira uztaileko odol ateraldiak, ohiko ordutegian".