Karibera ez, baina...

Uztarria.eus 2018ko uzt. 19a, 20:32

Uztarria Komunikazio Taldeak ez zaituzte Australiara eramango, ezta Karibera ere, baina milaka sari emango ditu urtero ireki ohi duen tonbolan. Bai, udako festekin batera gainean da Uztarriaren tonbola, eta aurten inoiz baino sari gehiago eta inoiz baino potoloagoak banatuko ditu komunikazio taldeak. Iaz bezala, Erdikaleko 2. zenbakian jarriko du tonbola Uztarriak, eta zapatuan, hilaren 22an, irekiko ditu ateak aurrenekoz. Bihar, ostirala, emango ditu Uztarriak tonbolaren inguruko xehetasun guztiak. Bitartean, hona hemen aurtengo spota.