Cabarcenora irteera antolatu du Baigerak

Uztarria.eus 2018ko uzt. 18a, 18:08

Irteerara joan nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena, Baigeraren bulegoan, 10:30etik 12:30era. 35 euro izango da bidaiaren kostua.

Baigera Azpeitiko Pentsiodunen eta Jubilatuen Elkarteak irteera antolatu du Cabarcenora (Kantabria, Espainia), irailaren 13rako. Ibilaldian parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena, eta irailaren 6ra arte izango dute horretarako aukera. Izen ematea Baigerako bulegoan egin behar da, 10:30etik 12:30era bitartean. Irailaren 13an San Martin egoitza aurretik irtengo da autobusa 8:00etan, eta irteeran parte hartzen dutenek bazkaria Cabarceno parke barruan egingo dute. Bidaiaren kostua 35 euro izango da.