Aire zabaleko zinema emanaldia izango da bihar, Urrestillan

Uztarria.eus 2018ko uzt. 18a, 14:17

Aire zabaleko zinema emanaldia izango da bihar, osteguna, Urrestillan. Sing Street filma emango dute, euskaraz, 22:00etan hasita, plazan. 1980an Dublinen gertatutako istorio bat kontatzen du pelikulak. Krisiak eraginda, ikastetxe pribatutik publikora aldatuko dute gurasoek Conor, eta ikastetxe horretako giro pipertuarekin topo egingo du protagonistak. Raphina neska misteriotsuarekin maiteminduko da orduan Conor, eta harengana gerturatzeko saiakera batean, Conorrek beren taldeko bideoklipetan parte hartzeko gonbita egingo dio Raphinari. Hark baietz erantzungo dio mutilari, eta, beraz, hitza betetzeko, gauza bat egitea dagokio Conorri: taldea sortzea.