Nevadah eta Mocker's musika taldeek kontzertuak eskainiko dituzte ostiralean Orkatzen

Uztarria.eus 2018ko uzt. 18a, 13:11

Orkatz kultur elkarteak kontzertuak antolatu ditu ostiralerako, uztailaren 20rako. Durangaldeko bi musika talde igoko dira Orkatzeko oholtzara 22:30ean hasita, Nevadah eta The Moker's taldeak, hain zuzen. 

Nevadah taldeko musikariek (goiko argazkian) rock and rolla, bluesa edota garaje generoko doinuak eskainiko dituzte ostiralean, musika estilo horietatik edaten baitute. Durangoko musikari gazteek We're coming to you izeneko diskoa atera berri dute labetik.

Mocker's taldeko kideek (beheko argazkian) , aldiz, hard bluesgeneroko doinuak eta rock psikodelikoa lantzen dituzte, eta horiekin etorriko dira Orkatzera. Beats of Freedom da taldearen azken diskoa.