'Go!azen' telesaila grabatzen ari dira Esklabetan

Uztarria.eus 2018ko uzt. 18a, 11:21

Ekainean hasi ziren Go!azen telesailaren denboraldi berria grabatzen, eta egunotan Esklabetako komentuan ari dira grabaketa lanak egiten. Abuztuko azken astera arte ariko dira Azpeitian lanean, eta telesaila azaro aldean ikusgai izango dela aurreikusten du Pausoka ekoiztetxeak.

Ez da Go!azen Esklabetan grabatu duten lehen aldia; izan ere, 2008an filma grabatu zuten bertan, 2009an izan zen lehen denboraldia, eta "garai berriko" telesailaren lehen denboraldia 2016an errodatu zuten. Aurtengoa, beraz, hirugarren denboraldia izango da. Pausoka ekoizpen etxeak EITBrentzat ekoitzitako telesaila da Go!azen.

(Irudiak: Pausoka)