Saninazioak 2018

Umeen Egun Arroxan begirale lanetan aritu nahi dutenei zuzendutako bilera izango da bihar

Uztarria.eus 2018ko uzt. 18a, 11:59
Iazko Umeen Egun Arroxako irudia.

Sanagustinpean bilduko dira 18:30ean, eta hizpide izango dituzte haur eta gaztetxoei zuzendutako egunaren prestaketa lanak. Horrez gain, begirale bakoitza zein adin-tarteko umeekin ibiliko den zehaztu edota egitarauaren inguruan hitz egingo dute.

Umeen eta Gaztetxoen Egun Arroxan begirale lanetan arituko diren lagunei zuzendutako batzarra deitu du Marea Arroxak biharko, osteguna. Sanagustinpean bilduko dira 18:30ean, eta hizpide izango dituzte haur eta gaztetxoei zuzendutako egunaren prestaketa lanak. Horrez gain, begirale bakoitza zein adin-tarteko umeekin ibiliko den zehaztu edota egitarauaren inguruan hitz egingo dute, besteak beste. 

Igandean, hilak 22, izango da aurten Umeen Eguna eta jai herrikoien aldeko batzordeak hainbat ekintza antolatu ditu gaztetxoei zuzenduta. 14:00etan bazkaria izango da eta jarraian jolasak zein dantzaldia egingo dituzte. Arratsaldea bukatzeko, kalejira egingo dute Alde Zaharreko kaleetatik.