Sanagustin Kulturgunea Kooperatiba Elkartearen ohiko batzar nagusia izango da bihar

Uztarria.eus 2018ko uzt. 17a, 11:59
Sanagustin kulturgunea. (Kulturaz kooperatiba)

Hizpide izango dituzte, besteak beste, 2017ko balantze ekonomikoa, 2017ko soberakinen distribuzio proposamena, eta 2018ko Gestio Planaren azterketa eta onespena. Batzarra 19:00etan hasiko da.

Sanagustin Kulturgunea Kooperatiba Elkarteak –kulturaz kooperatibak– urteko bigarren ohiko batzar nagusia egingo du bihar, asteazkena. Sanagustin kulturgunean izango da bilkura, 19:00etan hasita. Honako hau izango da batzarrean landuko den gai zerrenda: 

Azken batzarreko aktaren onarpena.

2017ko kultur jarduera eta bestelako jarduera.

2017ko balantze ekonomikoa.

2017ko soberakinen distribuzio proposamena, eta hala balitz, onarpena.

2018ko Gestio Planaren azterketa eta onespena.

Artezkaritza Kontseiluaren osaketa berria.

Galderak, erantzunak eta eskaerak.