Saninazioak 2018

Zabalik dago Umeen eta Gaztetxoen Egun Arroxarako izen-ematea

Uztarria.eus 2018ko uzt. 16a, 14:34

Dagoeneko eman daiteke izena igandean, hilak 22, ospatuko den Umeen eta Gaztetxoen Egun Arroxan parte hartzeko. Marea Arroxak bazkaria, jolasak, dantzaldia eta kalejira antolatu ditu egun horretarako, eta ekintzetan parte hartu nahi duten lagunek izena eman beharko dute aurrez. Gaur eta bihar egongo da horretarako aukera, sanagustinpean. Goizez, 12:00etatik 13:30era jarriko du jai herrikoien aldeko batzordeak izen-ematea egiteko mahaia plazan. Arratsaldean, berriz, 18:00etatik 20:00etara.

Umeen eta Gaztetxoen Egun Arroxan parte hartu nahi dutenek 4 euro ordaindu beharko dute izen-ematea.