"Bi hankako animaliek" utzitako zikinkeria

Uztarria.eus 2018ko uzt. 16a, 14:00

Herritar batek Uztarriara bidalitako argazkiak dira honako hauek. Joan zen astean atera zituen irudiak argazkiaren bidaltzaileak Goenan, eta pilatutako zaborra ageri da bertan. Herritarrak salatu du kotxeak garbitzeko lekuan "izugarrizko zikinkeria" pilatzen dela. "Hau ez du txakurrak egin, bi hankako animaliek baizik", dio.