Luis Agirre izango da Añares Rioja ISB taldearen entrenatzailea datorren denboraldian

Uztarria.eus 2018ko uzt. 16a, 13:51
Luis Agirre 'Katxi' entrenatzailea. (ISB)

Xabier Chicoren lekukoa hartu du azpeitiarrak, eta Iraurgiko nesken lehen taldea gidatuko du 2018-2019 denboraldian. LF2 ligan arituko da Añares Rioja ISB taldea. Iraurgiren harrobiko hainbat taldetan entrenatzaile lanetan aritu da urteotan Agirre.

Luis Agirre Katxi (Azpeitia, 1990) izango da Añares Rioja ISB taldearen entrenatzailea 2018-2019 denboraldian. Xabier Chicoren lekukoa hartu du azpeitiarrak, eta Iraurgiko nesken lehen taldea gidatuko du sasoi berrian. LF2 Ligan lehiatuko da nesken taldea, mailari eustea lortu baitzuten uda aurretik bukatutako denboraldian.

Iraurgiren harrobiko hainbat taldetan entrenatzaile lanetan aritu da urteotan Agirre, baita Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako selekzioetan entrenatzaile edo entrenatzaile laguntzaile lanetan ere.