Azpeitiko Udalak antolatuta, hasi da Donostiako Miramar jauregian Herriak eta kaleak gizarteak eraikitzeko plazak. Herri hezitzaileak eta kulturgintzaren transmisioa Euskal Herrian ikastaroa. Arantzazu Muñoa Hik Hasi egitasmoko kideak eta Joxe Garmendia EHUko irakasleak Denon artean egindako herria, denontzat hitzaldia eskaini dute gaur goizean, eta arratsaldera arte, beste hainbat hitzaldi eta mahai-inguru eskainiko dituzte, guztiak euskaraz.
EHUren Udalko Ikastaroen barruan ari dira egiten ikastaroa, "gure herrietan garatzen den hezkuntzaz, balioaz, kultur transmisioaz eta sormenaz" hausnartzeko asmoz. Bihar jarraituko du ikastaroak.
(Argazkia: Azpeitiko Udala)