Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz ekimena ekarri du gaur, Azpeitira. Egitasmoaren helburua da herritarrek etorkizunean nolako Gipuzkoa nahiko luketen ezagutzea. Ekimenaren bitartez, herriz herri herritarren iritziak eta proposamenak jasotzen ari da egunotan foru erakundea. Goizean plazan jarri dute iradokizunak jasotzeko arbel handi bat. Argazkian, herritar bat arbelean proposamena idazten.