Azpeitiko ezker abertzaleak herri batzarra egingo du astelehenean

Uztarria.eus 2018ko uzt. 13a, 11:23

Datorren astelehenean, uztailaren 16an, Herri Batzar irekia egingo du Azpeitiko ezker abertzaleak. Bilkura 20:30ean hasiko da, eta Sindikatu Zaharrean egingo dute. Jorratuko dituzten gaien artean dago, besteak beste, ikasturtearen balorazioa. Azpeitiko Sortuk eta Azpeitiko Ernaik dei egin diete herritarrei asteleheneko bilkurara anima daitezen.