Azpeitia Dantzan egitasmoak herria alaitzen jarraituko du astebukaeran

Uztarria.eus | Kultura | Artikulua
2018-07-13 10:10

Erromeria eta dantza jauziak nahiz Sahatsa dantza taldearen emanaldia izango dira ikusgai. Gainera, gaur gauean, Sanagustin dantzaleku bilakatuko da, areto dantzak praktikatzea nahi duenarentzat. 

Gaurtik hasi eta igandera bitartean jarraituko du Azpeitia Dantzan egitasmoak. Gaur, ostirala, 23:00etan, Sanagustin dantzaleku bihurtuko da, eta ateak irekiko ditu areto dantzak egiteko gogoa daukatenentzat. Bihar, larunbata, berriz, Sahatsa dantza taldearen emanaldia izango da. 20:00etan hasita, Lapurtar makil joko eta kontradantzarekin abiatuko da emanaldia. Ondoren, Bidasoa inguruko doinu eta dantzek girotuko dute saioa. Jarraian, Nafarroari erreferentzia egiteko, Kortesko dultzainaren doinuekin makil jolasak eta dantzak eskainiko dituzte, eta, gero, Gipuzkoako brokei eta uztai jokoen kolpesoinu bateratuekin jarraituko du festak. Azkenik, Plaza Txikitik Plaza Nagusira mugitu, eta Zuberoari keinu eginez, amaiera emango diote ikuskizunari, etengabeko mugimenduz, irudiz eta doinuz osatutako dantzen bidez. Igandean, egitasmoari bukaera emateko, erromeria eta dantza jauziak izango dira plazan, 19:00etatik aurrera. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa