"Egokia eta polita", baina "komunik ez"

Uztarria.eus 2018ko uzt. 12a, 13:20

Herritar batek Uztarriari bidalitako argazkia da honako hau. Joan zen uztailaren 10ean, asteartean, Izarraizko Atea parkean hartu zuen irudia argazkiaren igorleak. Berdegunea "oso polita eta egokia" dela dio irudia bidali duen herritarrak, baina kexa agertu du komunik ez dagoelako. Horrela dio hark bidalitako mezuak: "Gaur izan naiz lehen aldiz Azpeitiko Ikastola Ikasberri ondoko parkean. Oso polita eta egokia umeentzat. Jende asko zegoen, tartean, udalekuetako haurrak... Baina bada arazotxo bat: komunik ez dago. Larrialdi batean, zer egin?".