Premietxeberri baserrira bisita, Ongi Etorri Baserrira egitasmoaren barruan

Uztarria.eus 2018ko uzt. 11a, 13:13

Euskal Nekazarien Batasunak (ENBA) antolatuta, Ongi Etorri Baserrira egitasmoaren beste edizio bat egin zuten larunbatean Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat txokotan. Azpeitian ere izan zen ate irekien jardunaldia; hain zuzen ere, Premietxeberri baserrian. Ume eta heldu, dozenaka lagun bertaratu ziren baserrira, eta animaliez nahiz baserriko lanen nondik norakoez gozatu ahal izan zuten.

Hona hemen, Premietxeberriko bisitako irudiak: