Joan zen astean aurkeztu zuten Azpeitiko Udalak eta Aranzadi zientzia elkarteak Azpeitia 1960-2017. Motibazio politikoz urratu diren giza eskubideak eta beste sufrimendu batzuk, Azpeitia eta azpeitiarrei gertatuak liburua. Jende ugari izan zen liburuaren aurkezpenean, eta ekitaldiaren bideoa egin du Erlo Telebistak.
Liburuaren aurkezpeneko irudi bilduma honako lotura honetan ikus daiteke. Ekitaldiaren kronika, berriz, honako lotura honetan.