Urola Erdiko Mankomunitateak lekuz aldatu du bulegoa; izan ere, Enparan kalean zuen bulegoa itxi eta Azoka Plazako erakinean du egoitza berria. Bulego berria Azoka Plazako lehen solairuan du mankomunitateak, eta astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:00etara izango da zabalik.