Jesuiten Unibertsitateen Munduko Elkartea sare berria eratuko dute bihar, Loiolan

Uztarria.eus 2018ko uzt. 10a, 11:00

Jesusen Lagundiaren aita jeneral Arturo Sosak The role of Jesuit Universities and the call to reconciliation (Jesuiten Unibertsitateen rola eta adiskidetzerako deia) hitzaldia eskainiko du 10:00etan, eta ondoren, sinadura ekitaldia egingo dute. Jesuitek agertu dutenez, elkarteak "izaera juridikoa, egitura eta egonkortasuna" eskainiko die mundu osoko jesuiten unibertsitateen sareari.

Jesuiten Goi Mailako Hezkuntza Erakundeen Munduko Biltzarra egiten ari dira egunotan Bilbon. Deustuko Unibertsitatean egiten ari diren topaketetan mundu osoko jesuiten goi mailako hezkuntzako 200 unibertsitate, ikastegi eta erakundetako 300 errektore eta agintari inguru elkartuko dira ostegunera arte.

Antolatutako ekitaldien barnean, Jesuiten Unibertsitateen Munduko Elkartea sare berria eratuko dute bihar, Loiolako Santutegian. Jesusen Lagundiaren aita jeneral Arturo Sosak The role of Jesuit Universities and the call to reconciliation (Jesuiten Unibertsitateen rola eta adiskidetzerako deia) hitzaldia eskainiko du 10:00etan, eta ondoren, Jesuiten Unibertsitateen Munduko Elkarte berria eratzeko sinadura ekitaldia egingo dute. Jesuitek agertu dutenez, elkarteak "izaera juridikoa, egitura eta egonkortasuna" eskainiko die mundu osoko jesuiten unibertsitateen sareari.