Jose Mari Orbegozoren eskolakoek dantzan jarri dute Soreasu

Uztarria.eus 2018ko uzt. 9a, 13:32

Azpeitia Dantzan egitasmoko lehen asteburua itxi zuten atzo Jose Mari Orbegozoren Dantzaki eskolakoek. Ikasleek askotariko dantzak egin zituzten Soreasun, hala nola valsa, cha cha cha, bachata, salsa, pasodoblea, flamenkoa, merengea, samba eta rumba eskaini zituzten ume, gazte zein helduek.

Guztira, hiru emanaldi izan dira Azpeitia Dantzanen lehen asteburuan; capoeira ikuskizunarekin hasi zuten egitasmoa, ostiralean, eta hurrengo egunean, Itsasi dantza taldeak eskaini zuen ikuskizuna, koreografia tradizioanalak eta modernoak uztartuz. Datorren asteburuan jarraituko du Azpeitia Dantzanek, Sanagustin dantzaleku bihurtuta, Sahatsa dantza taldearekin, erromeriarekin eta dantza jauziekin.