Bertako produktuen ikastaroaren laburpena

Uztarria.eus 2018ko uzt. 9a, 11:36

Udako Ikastaroen barruan, Elikadura jasangarri bateruntz, landa eramuko elikagaien kontsumoa eta eskaera ikastaroa eskaini zuten EHUk eta Landaola federazioak joan zen ekainaren 15ean. Soreasu antzokian izan zen saioa, eta 60 bat lagunek parte hartu zuten. Ikastaroaren laburpen bideoa egin du Urkome Urola Kostako landa garapen elkarteak.