Loiolako zelaiak hartu ditu Ipurtargi Festek

Uztarria.eus 2018ko uzt. 8a, 17:11

Ipurtargi Fest egitasmoak hartu ditu gaur, igandea, Loiolako belardiak. Laugarren urtez jarraian antolatu dute eguna, eta eguraldia lagun, jendetza bertaratu da goiz eta eguerdi partean Loiola inguruetara. 11:00etarako hainbat artisauk prest zituzten postuak, eta 12:00etan hasi da Ekaintxoren emanaldia; gaztetxoenek gogotik dantzatu eta abestu dute hark lagunduta.

Arratsaldean, 17:00etan hain zuzen ere, Iago Magoren emanaldia izango da. 18:00etan, berriz, jolasak egingo dituzte, eta egunari bukaera emateko afari begetarianoaz eta Mice eta Pelaxen kontzertuez gozatu ahal izango dute herritarrek.

Hona hemen gaur eguerdiko irudi batzuk: