XVIII. Pourrak 201 apustu ditu, inoiz baino gehiago

Uztarria.eus 2018ko uzt. 7a, 17:34

Irabazleak 1.206 euro jasoko ditu, bigarrenak 804 eta hirugarrenak 402. Horiez gain, 4, 13, 40, 69, 100, 126, 150, 177 eta 201. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten.

Hemezortzigarren aldiz antolatu du Uztarria Komunikazio Taldeak Pourra, eta 200 apustu izango ditu aurtengo jokoak; inoiz baino gehiago, iazko edizioan ezarritako marka hautsita. Gaur, uztailak 7, hasi eta uztailaren 29an bukatuko da 2018ko Frantziako Tourra -orduan amaituko da Pourra ere-.

Informazio gehiago

Banatuko diren sariak, sailkapenak eta abar jarraitzeko, gogoratu, Pourra'18ren helbidea: http://uztarria.eus/pourra/2018.

Sari banaketa San Inazio bezperan

Ohitura den bezala, sari banaketa San Inazio bezperan izango da, uztailaren 30ean. 20:00etan hasiko da sari banaketa eta Uztarriaren Tonbolan egingo da: Erdikaleko bigarren zenbakian, Agirre oparidendaren aurreko lokalean. Saritu guztiek bertara azaldu beharko dute saria jasotzera.

Sariak

2018ko Pourraren irabazleak 1.206 euro jasoko ditu, bigarrenak 804 eta hirugarrenak 402. Horiez gain, 4, 13, 40, 69, 100, 126, 150, 177 eta 200. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten.

Hau da aurtengo sarien zerrenda:

  • 1.goak: 1.206 euro.
  • 2.goak: 804 euro.
  • 3.goak: 402 euro.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria.
  • 13.goak: Ardo sorta.
  • 40.goak: Erreka Bike-n oparia.
  • 69.goak: Azpeitiko Kirol Patronatuaren oparia.
  • 100.goak: Ziklos Beniren oparia.
  • 126.goak: Talasoterapiako 2 lagunentzako zirkuitua.
  • 150.goak: Aitzaki Kirolaken oparia.
  • 177.goak: Uztarriaren saria.
  • 201.goak: Tiobiboetarako 30 euroko balea.