Entzierroa eginez ospatu dute San Fermin txiki udalekuetako haurrek

Uztarria.eus 2018ko uzt. 6a, 16:29

Gaur, uztalak 6, San Fermin bezpera da, eta ohi bezala, Azpeitian udalekuetan dabiltzan umeek ere ospatu dute festa eguerdian, Iruñekoaren oihartzunaren pean. 12:00etan txupinazoa bota ondoren, korrika irten dira udal udaleku irekietako, Azpeitiko Ikasberri Ikastolako eta Iraurgi Ikastetxeko udalekuetako umeak entzierroan, Enparan kalean behera eta Erdikalean gora, plazara iritsi eta han festarekin jarraitzeko. Erdikale barrenean hartutako irudiak ikus daitezke bideo honetan.