Txakurren zaintzaz ikastaroa izango da hilaren 14an

Uztarria.eus 2018ko uzt. 5a, 12:16

Kimu Baten egoitzan izango da saioa, 10:00etatik 12:30era. Ikastaroa doakoa da, baina aurrez izena eman behar da, 943-15 00 85 telefonora deituta edo kimubat@kimubat.com helbidera mezua idatzita.

Doako txakurren zaintza ikastaroa antolatu du Kimu Batek datorren uztailaren 14rako, zapatua. Asier Aranbarrik eta Iñaki Manzisidorrek eskainiko dute saioa 10:00etatik 12:30era, Kimu Baten egoitzan, eta ikastaroak bi arlo izango ditu; teorikoa eta praktikoa.

Txakurrak zaintzerakoan kontuan izan beharreko pausoez ariko dira hizketan ikastaroan, eta erakustaldia ere egingo dute saioa gidatuko duten bi lagunek. Ikastaroan parte hartzeko izena eman behar da, 943-15 00 85 telefonora deitu edo kimubat@kimubat.com helbidera mezua idatz daiteke.

Kimu Batek txakurren zaintzarekin lotuta eskainiko dituen saioetan aurrena izango da datorren zapatukoa; izan ere, udazkenean beste hainbat ere eskainiko dute.