Eskola Ibiltariaren biharko Zumaiako aurkezpenera joateko deia egin du Azpeitiko Ikasle Abertzaleakek

Uztarria.eus 2018ko uzt. 4a, 21:21

Gaztetxean izango da aurkezpena, eta ikasleek saio hori baliatuko dute "elkar ezagutzeko eta elkarrekin hausnartzeko". 12:00etan elkartuko dira Torreberrin, eta bazkariaz eta kontzertu akustikoaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Bihar, osteguna, aurkeztuko dute Eskola Ibiltaria egitasmoa Zumaian, eta ekitaldi horretara bertaratzeko deia egin die Azpeitiko Ikasle Abertzaleakek herriko ikasleei. Gaztetxean izango da aurkezpena, eta ikasleek saio hori baliatuko dute "elkar ezagutzeko eta elkarrekin hausnartzeko".

Eskola Ibiltaria egitasmoaren gaineko azalpenak emango dituzte 12:00etan hasiko den saioan, "egitarauak eta ekimenak" duten garrantziaz jabetzeko. 14:00etan bazkaria egingo dute Torreberri Gaztetxean bertan, eta arratsaldean kontzertu akustikoaz gozatu ahalko dute.

Uztailaren 27an izango da Eskola Ibiltaria egitasmoa Altsasun, eta hainbat hitzaldi eta kontzertu izango dira egun horretan, besteak beste.