Giza eskubideen urraketak jasan dituzten herritarrek aitortza jaso dute

Uztarria.eus 2018ko uzt. 5a, 12:14

Udaletxeko azken solairua leporaino bete zen atzo, asteazkena, arratsaldean, Azpeitia 1960-2017. Motibazio politikoz urratu diren giza eskubideak eta beste sufrimendu batzuk, Azpeitia eta azpeitiarrei gertatuak liburuaren aurkezpenarekin. Liburuan 177 herritarrek jasandako 250 giza eskubide urraketa jaso ditu Aranzadi zientzia elkarteak, eta urraketa horiek jasan dituzten herritar guztiei aitortza egin zien Udalak atzokoan.

Javi Buces Aranzadi zientzia elkarteko historialari eta liburuaren egileak, Paco Etxeberria EHUko Lege eta Auzitegi Medikuntzako irakasleak, Jon Mirena Landa EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen katedradunak, frankismo garaitik gaur egunera arte Azpeitian izan diren alkateek eta Eñaut Elorrieta abeslariak parte hartu zuten ekitaldian. Eta giza eskubide urraketak bizi izan dituzten Mertxe Urtuzaga eta Manoli Uranga herritarrek ere hartu zuten hitza.

Hona hemen, ekitaldiko argazki bilduma: