Esklabetan 50eko hamarkadan grabatutako irudiak, argitara

Uztarria.eus 2018ko uzt. 4a, 13:52

Herritar batek bidali dio honako bideo hau Uztarriari. 50eko hamarkadan –urte zehatza ez dakite– Esklabetako eskolan hartutako irudiekin osatutakoa da bideoa. Eskola sustatzeko egin zuen ikus-entzunekoa Bilboko irudigile batek, eta urteetara bideoa grabatuta zegoen bobina aurkitu zuten eraikinean. Nikolas Oteiza Kaitok aldatu zuen VHS formatura bideoa, eta herritarrek hura erosi ahal izan zuten.