Udalekuetako gaztetxoek San Fermin Txiki Eguna ospatuko dute ostiralean

Uztarria.eus 2018ko uzt. 4a, 13:02
Iazko San Fermin Txiki Eguneko irudi bat.

12:00etan botako dute suziria udaletxetik, eta segidan, entzierroa egingo dute Enparan kalean eta Erdikalean barrena. Herriko hiru udaleku irekietako umeek parte hartuko dute egitasmoan.

Azpeitiko hiru udaleku irekiak martxan dira dagoeneko, eta ostiralean, uztailak 6, San Fermin Txiki Eguna ospatuko dute. 12:00etan botako dute suziria udaletxetik, eta segidan, entzierroa egingo dute Enparan kalean eta Erdikalean barrena. Festan parte hartuko dute Udal udaleku irekietako, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko eta Iraurgi ikastetxeko udalekuetako ikasleek. Ekitaldia bukatzeko, musikak lagunduta, haurrek dantza batzuk egingo dituzte plazako kioskoan.