Datorren ikasturtean ikastaroak emateko proposamenak jasotzeko epea zabaldu du Udalak

Uztarria.eus 2018ko uzt. 3a, 18:12

Eskaerak uztailaren 16rako aurkeztu behar dira udaletxean. Interesatuek, proposamenarekin batera, ikastaroaren nondik-norakoak azaltzen dituen txosten bat aurkeztu beharko dute, iazko ikasturtean ikastaroren bat eman zutenek, berriz, ez.

2018-2019 ikasturtean Azpeitian ikastaroren bat eman nahi dutenentzat proposamenak aurkezteko epea zabaldu du Udaleko Hezkuntza Sailak. Eskaerak uztailaren 16rako aurkeztu behar dira, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan. Eskaera orriarekin batera, ikastaroaren nondik-norakoak azaltzen dituen txosten bat aurkeztu beharko dute; iazko ikasturtean ikastaroren bat eman zutenek, berriz, ez.

Txostenaren egileek ikastaroaren helburuak, edukiak, metodologia, iraupena, prezioa, nori zuzendua dagoen eta irakasleak gaia ezagutzen duela agertzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Ikasturte honetan ikastaroa eskaini dutenek, aldiz, eskaera orria beteta nahikoa izango dute. Proposamen guztiak jasota, Udalak proiektuen balorazioa egingo du. Aukeraketa fasean sartzeko baldintzak honako hauek izango dira: lantzea proposatzen duen gaiaren inguruko titulazioa edota lan esperientzia izatea, zerbitzu hori herrian beste inon ez eskaintzea eta Udaleko sailen baten helburuekin bat egitea.

Proiektuak aukeratutakoan, Udala arduratuko da ikastaroen publizitatea egiteaz, eta ikastaroa eskaini ahal izateko lokala ere erekundeak utziko du. Informazio gehiago nahi dutenek 943 15 79 28 telefonora dei dezakete.