Aste honetan banatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak herri aldizkariaren hurrengo zenbakia. Bertan, besteak beste, Haizea Egiguren eta Edurne Mendizabal elkarrizketatu ditu Uztarriak. Arremanitz kooperatibako Harremonak programako langileak dira biak, eta herriko hainbat pertsonarekin nahiz eragilerekin sexuen heziketa lantzen dute, Azpeitiko Udalak sustatutako Hezkidetza proiektuaren barruan. 10 urte beteko ditu aurten egitasmo horrek, eta bi adituek, beren esperientziatik abiatuta, patxadaz eta zabal hitz egin dute Uztarriarekin sexualitateaz. Elkarrizketa horren aurrerapen bideoa da honakoa.