Ander Agirre eta Xabat Hidalgo saridun, 'Don't be Dummy' prebentzio proiektuan

Uztarria.eus 2018ko uzt. 3a, 14:14

Joan den ostirala, ekainak 29, banatu zituzten Trafiko Zuzendaritzak sustatutako Don't Be Dummy prebentzio proiektuaren barruan antolatutako lehenengo Zuk ez duzu ordezkorik lehiaketako sariak. Sariduden artean izan ziren Ander Agirre eta Xabat Hidalgo azpeitiarrak. Sari horien helburua gazteen artean errepideko istripuak saihestea eta gidatzerakoan segurtasun handiagoarekin ibiltzea da, eta lehiaketa horretara bi lan aurkeztu zituzten azpeitiarrek: audio bat eta bideo bat. Agirreren esanetan, "gustura" sentitzen dira saria jaso ondoren.