Jagoba Labaka: "Erakundeek ez diote erremonteari merezi duen babesa ematen"

Urola Kostako Hitza 2018ko uzt. 3a, 15:00

Jagoba Labaka erremontista (Azpeitia, 1991) "gustura" dago Mezkiritzeko (Nafarroa) Mikel Etxarrirekin batera erremonteko Oriamendi Promozio Torneoa irabazi ondoren. Horren harira, txapelketak "puntu onenean" harrapatu duela dio.

Garaipen hori lortzen duzun lehen aldia da. Garrantzitsua al da zuretzat?

Bai, oso garrantzitsua. Lehen ere iritsi nintzen txapelketa bereko finalera, baina orain konfiantza gehiagorekin irteten naiz kantxara, eta horrek eragina izan duela iruditzen zait.

Espero al zenuen irabaztea?

Aukerak ikusten nituen arren, ez nuen espero igandeko torneoa irabaztea. Gainontzeko lehiakideek ere partidak irabaztea nahi izaten dute, eta hori kontuan izanda, ez da erraza izaten garaipena lortzea.

Horrelako garaipenek aurrera jarraitzeko indarra ematen al dizute?

Egia esan, bai. Horrelako garaipenek ilusioa egiten dute, baita aurrera jarraitzeko indarra eman ere. Nire aldetik, behintzat, ahalik eta ondoen jokatu eta partidak irabazten saiatuko naiz.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Urola Kostako Hitzaren atarian.