Ikasberri kirol elkarteak festa giroan ospatu du ikasturte amaiera

Uztarria.eus 2018ko uzt. 2a, 20:08

Ikasberri kirol elkarteak ikasturte amaierako ospakizuna egin zuen larunbatean. Batetik, bizikletaz igo ziren hainbat lagun Oñatzera, eta Jon Garate izan zen proba amaitzen azkarrena. Horrez gain, hainbat sari berezi banatu zituzten: batetik, Juan Mari Ibarzabal eta Alberto Beloki argazkilariei oroigarri bana eman zieten egindako lana eskertzeko, eta, bestetik, Alaitz Badiolari ere oroigarri bat eman zioten, urteotan egin duen boluntario lanaren aitortza gisa. Bestalde, orain arteko Zuzendaritza Batzordeak klubeko gazte batzuek osatutako taldeari eman dio erreleboa, eta orain arteko batzordeko kide guztiei Mikel Sanjuanek egindako giltzak eramatekoa oparitu zieten, urte luzez egindako lanagatik.

Horiez gain, klubeko futbolariek hainbat sari jaso zituzten 2017-2018 sasoian egindako lanaren aitortza gisa. Hona hemen sarituen izenak:

-Infantil neskak.
Goleatzailea: Ane Calero.
Jokalari onena: Garazi Esnal.

-Infantil mutilak:
Goleatzailea:Cristian Cretu.
Jokalari onena: Eñaut Agirre.

-Kadeteak:
Goleatzailea:Eneko Larrañaga.
Jokalari onena: Josu Zubizarreta.

-Jubenil B maila:
Goleatzailea:Manex Rezabal.
Jokalari onena: Iker Gallaga.

-Jubenil A maila:
Goleatzailea: Sabin Azpiazu.
Jokalari onena: Oier Alkorta.

-Erregionalak:
Goleatzaileak: Dani Garcia eta Mikel Altolagirre.
Jokalari erregularrena: Iñaki Olaizola.