'Mikrouhinak' saioa

Giro polita nagusitu da Gipuzkoan Gazte Tour jaialdian

Uztarria.eus 2018ko uzt. 2a, 19:37

Gaztetxoei zuzenduta, Gaztemaniak zirkuituaren barruko Gipuzkoan Gazte Tour jaialdia izan zen igandean Azpeitian, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Azpeitiko Udalak eta Kulturazek antolatuta. Lehenik, La Basu rap abeslariak masterclass-a eskaini zuen Gaztelekuan, eta, ondoren, musikaz gozatzeko aukera izan zen Sanagustin kulturgunean. Ane Jurado azpeitiar abeslaria eta Brisa Fenoy konposatzaile eta abeslaria aritu ziren zuzenean, eta, amaitzeko, DJ lanak egin ziuen Iban Garcia azkoitiarrak. Horrez gain, photocall-az gozatzeko aukera ere izan zuten gaztetxoek. Uztarriak, Urola Kostako Hitzak eta Kulturazek ekitaldi horren harira Mikrouhinak sortarako egindako bideoa da honakoa.