Gaztemaniak egitasmoarekin gozatu zuen zapatuan hainbat gaztetxok

Uztarria.eus 2018ko uzt. 2a, 13:49

Gaztemaniak zirkuituaren barruko Gipuzkoan Gazte Tour Azpeitian izan zen larunbatean, eta gaztetxoek hainbat emanaldiz gozatu ahal izan zuten arratsaldean Gaztelekuan nahiz Sanagustin kulturgunean. 16:00etan La Basu rap abeslariak masterclass-a eskaini zien dozena inguru laguni Gaztelekuan. Ondoren, Ane Jurado azpeitiar abeslariaren eta Brisa Fenoy konposatzaile eta abeslariaren emanaldiak izan ziren Sanagustin kulturgunean. Saioa bukatzeko Iban Garcia azkoitiarrak musika jarri zuen kulturgunean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen du Gaztemaniak zirkuitua, "kultura gazteengana hurbiltzeko", eta aurten lehen aldiz izan da egitasmoa Azpeitian.

Hona hemen zapatu arratsaldeko irudi batzuk (Argazkiak: Alberto Beloki):