Amets Amubietak eta Larraitz Larrañagak nagusien lehian, eta Eneko Sarasua azkoitiarrak eta June Elorza azpeitiarrak gaztetxoenean, irabazi zuten atzo Irungo jaien barruan jokatu zen Bidasoako XXVIII. Fandango eta Arin-Arin Txapelketa. Gazteenen txapelketan, gainera, Azpeitiko beste bikote bat sailkatu zen bigarren, Aner Kerejetak eta Nagore Kerejetak osatutakoa. Luix Alberdi Beltzaren dantza eskolako ordezkariak dira hiru bikoteak, eta eskolakoek bidalitako bideo honetan bi bikote txapeldunak ikus daitezke dantzan, sariak jaso ondoren.
Amubietarentzat eta Larrañagarentzat asteburuko bigarren txapela izan zen atzokoa. Izan ere, zapatuan, Zumarragako dantza suelto txapelketan ere lehen postua eskuratu zuten azpeitiarrek.