Euskal baleazaleen sarraskiaz aritu da Xabier Irujo historialaria

Uztarria.eus 2018ko uzt. 2a, 12:46

Nabarralde Fundazioko Azpeitiko Napar Zuzterrak taldeak antolatuta, 1615 Islandian euskal baleazaleen sarraskia izenburupean solasaldia izan zen, atzo, igandea, Sanagustin kulturgunean. Kafe Naparra egitasmoaren barruko hitzaldia eskaini zuen Xabier Irujo historialari eta filologoak, 40 bat lagunen aurrean.

1615. urtean ekaitzak hondoratutako euskal baleazaleen hiru itsasontzietako 80 marinelen "ehiza gorria" azalduko zuen hitzaldian Irujok. Sarraskia jazo zenetik, lau mende pasatu dira eta ezer gutxi jakin izan da gertakariaren inguruan, baina Jon Guðmundsson jakintsuak utzitako lanari esker, gertakariari buruzko berriak badirela esan zuen Irujok.