Gaurtik aurrera, udako ordutegian zabalduko dute Udal Liburutegia

Uztarria.eus 2018ko uzt. 2a, 10:59
Enparan Dorretxean dago Udal Liburutegia.

Uztail osoan 08:30etik 14:00etara egongo da zabalik Enparan Dorretxeko liburutegia. Arratsaldeetan eta asteburuetan itxita egongo da. Abuztuko lehen hamabostaldian itxita egongo da astegun zein jaiegunetan, eta irailaren 3an ezarriko dute ohiko ordutegia bertan.

Gaur hasita, uda sasoiko ordutegian zabalduko dute Enparan Dorretxeko Udal Liburutegia. Uztailean, astelehenetik ostiralera izango da irekita, 08:30etik 14:00etara bitartean. Arratsalde eta asteburuetan itxita izango da iraila bitartean.

Abuztuaren lehenengo hamabostaldian itxita egongo da liburutegia, eta abuztuaren 20an zabalduko dute berriz, udako ordutegiarekin; hau da, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara. Irailaren 3an, astelehenarekin, ezarriko dute berriz ere ohiko ordutegia liburutegian.