Festa giroak hartu du Damaso auzunea

Uztarria.eus 2018ko eka. 30a, 19:44

Damasoko bizilagunak auzuneko festak ospatzen ari dira gaur, zapatua. Haur, gaztetxo nahiz heldu, festa giroan murgilduta dabiltza goizetik. Txupinazoarekin eta Damaxen jaitsierarin hasi dute jaia, eta ondoren haurrentzako mahai lanak eta lasterketa egin dituzte. Auzotarrek osatutako txaranga aritu da giroa alaitzen, eta arratsaldean segitu dute egitarauarekin. Izan ere, merienda eta Iagomagoren emanaldiaz gozatu ahal izan dute bertaratutakoek. Ondoren, Alde Zaharrera hurbilduko dira damasotarrak, 19:00etan txaranga-poteoa egingo baitute. Egunari bukaera auzo afariarekin emango diote. Dena den, festarako gogoz daudenek musikarekin gozatu ahal izango dute afalostean.

Hona hemen, goizeko eta arratsaldeko argazkien bilduma: