Julian Barrenetxeakoen eta Kantakakoen ahotsek girotu dute Sanagustin kulturgunea

Uztarria.eus 2018ko eka. 30a, 11:38

Atzo, ostirala, kontzertua eskaini zuten Azpeitiko Julian Barrenetxea abesbatzako eta Lazkaoko Kantaka abesbatzako kideek, Sanagustin kulturgunean. 19:00etan hasi zen emanaldia, eta herritar ugari izan zen bertan bi abesbatzen doinuak entzuten. 

Joan zen abenduan eskaini zuen Julian Barrenetxea abesbatzak ahots zuriko aurreneko kontzertua. Hiru hamarkadatako ibilbide luzea du Azpeitiko abesbatzak, eta urte horietan guztietan garai oparoagoak eta apalagoak bizi zan ditu. 30 urtean, ahots nahasietako korua izan zen, baina iazko martxoan ahots zuriko korua izatera igaro zen, gizonezkoen faltagatik. Zuzendaria aldatzeko erabakia ere hartu zuen urtearen hasieran ahots taldeak, eta Jaime Amenabarren erreleboa hartu zuen Javier Alberdik. Atzoko kontzertua Alberdik gidatuko zuen.