Jende ugari izan da bi egunetan Gaztetxeko Garagardo Festan

Uztarria.eus 2018ko eka. 30a, 12:16

Aurten bi eguneko Garagardo Azoka izan da Gaztetxean. Herenegun eta atzo garagardo artisaua dastatzeko aukera izan zuten bertaratutako lagunek, eta giro ederra izan zen egun batean nahiz bestean. Ostegunean aurreikusitakoa baino pixka bat beranduago zabaldu zituzten Gaztetxeko ateak; izan ere, zestoar bat atxilotu zuten goiz hartan Azpeitian, eta hari babesa agertzeko eta atxiloketak salatzeko elkarretaratzeen ostean ireki zuten gunea. Ostegunean The Oiers taldearen kontzertu akustikoa izan zen 22:00etan hasita; atzo, berriz, jolasak egin zituzten, hala nola futbolin, dardo eta karta txapelketak. Argazkian, jende ugari Gaztetxean, The Oiersen kontzertuaz gozatzen, ostegunean. (Irudia: Gaztetxea)