Islandiako euskal baleazaleen sarraskiaz hitzaldia izango da igandean

Uztarria.eus 2018ko eka. 29a, 17:12

Kafe Naparra egitasmoaren barruko solasaldia Xabier Irujok eskainiko du, 11:00etan hasita.

Nabarralde Fundazioko Azpeitiko Napar Zuzterrak taldeak antolatuta, 1615 Islandian euskal baleazaleen sarraskia izenburupean solasaldia izango da etzi, igandea, Sanagustin kulturgunean. Kafe Naparra egitasmoaren barruko solasaldia Xabier Irujok eskainiko du, 11:00etan hasita.

1615. urtean ekaitzak hondoratutako euskal baleazaleen hiru itsasontzietako 80 marinelen "ehiza gorria" azalduko du Irujok. Sarraskia jazo zenetik, lau mende pasatu dira eta ezer gutxi jakin izan da gertakariaren inguruan, "baina Jon Guðmundsson jakintsuak utzitako lanari esker, gertakariari buruzko berriak ditugu egun", azaldu dute Napar Zuzterrakeko kideek.