Mendeko pertsonei gizarte erakundeetan gizarte eta osasun arreta ematea ikastaroa amaitu duten ikasleei diplomak banatu dizkie Azpeitiko Udalak. Aurtengoan, hamazazpi lagunek bukatu dute ikastaroa, eta Estitxu Elduaien Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuaren eskutik jaso zuten diploma atzo. Udalak adierazi duenez, Lanbideren bitartez antolatzen duen ikastaroa egiten duten hamarretik zazpi lagun inguruk "epe motzean" lana bilatzen dute, eta ikastaroa amaitu berri duten herritarrek ere, "jaso dituzte lan eskaintzak".