Gipuzkoako Herriartekoaren finala zuzenean Uztarrian, Erloren bidez

Uztarria.eus 2018ko eka. 27a, 18:17

Azpeitiak Gipuzkoako Herriarteko Eskupilotako Txapelketaren finala jokatuko du zapatuan, eta Erlo Telebistak zuzeneko emanaldi berezia eskainiko du Donostiako Atano III.a pilotalekutik. Azpeitiaren eta Ataunen arteko finala streaming bidez ikusi ahal izango da Uztarria.eus-en. Erlo Telebistaren emanaldia 16:15 aldera hasiko da. Finala, aldiz, 16:30ean hasiko da. 

Joan zen ostiraleanjokatu zituzten Ilunpeko pilotariek eskuzko Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako finalaurreko itzulerako partidak, Oiartzunen. Azpeitiak 2 eta 1 galdu zuen arren Oiartzungoen aurka, joanekoan Azpeitian lortutako 3 eta 0 emaitzari esker lortu zuten azpeitiarrek Herriartekoaren finalerako txartela.